Martxan da 2016ko edizio berria!

Berregin.berrekin_edizio berriaIritsi da eguna! Gaur abiatuko dugu Berrekin.Berregin 2016ko edizio berria, aurreko edizioko esperientzia kontutan harturik erronka berriari ekiteko prest eta gogotsu.  Eskualde dimentsio izango du edizio berri honek eta Debagoienan ekintzailetasun soziala sustatzeko helburuarekin jarri da abian. Izen emate epea gaur zabalduko da eta otsailak 15era bitarte izango duzue horretarako aukera.

Edizio berria ezagutzera emateko gaur arratsaldean prentsaurrekoa emango da, 18:30etan Bergarako Errekalde jauregian. Datorren astetik aurrera, Debagoienako herri desberdinetan informazio saio irekiak izango dira, interesatuak daudenek programa hobe ezagutu eta beraien zalantzak argitu ahal izateko.

Berrekin.Berregin Debagoienean ekintzailetasun sozial eta komunitarioa sustatzeko programa da. Bergarako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak antolaturiko egitasmoa da, Olatukoop eta Bagararen kolaborazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin sortua izan dena.

Berregin.berrekin_kartela2016 72dpi

Olatukoop: Beñat Irasuegi

HAZITEGIA – (2015/05/06)

Olatukoop Olatukoop proiektua aurkeztu zuen bertako kide Beñat Irasuregik lehenengo hazitegi saioan.

Ekonomia sozial eraldatzailea ardatz harturik, Euskal Herriaren baitan kolpe kooperatiboa emateko sortu zen Olatukoop 2014an. Pertsonen beharren arabera egituratutako ekonomian sinesten duen interkooperatibismo sare irekia da.

Jabetza, egitura ekonomiko, ekoizpen banaketa edota ekintzailetasun eredu hegemonikoak kolokan jarri eta bestelako eredu baten aldeko apustua egiten dute. Olatukoop-eko kide dira, besteak beste: Talaios, Sorginetxe, Totem, Koop57, KIS, Sakantzen Sarea edota Katakrak.

Aurkezpen jendetsua Bergaran

Iragarri bezala, martxoaren 23an Berrekin Berregin programaren aurkezpena izan genuen Bergarako Errekalde Jauregian.

20 gazte inguru hurbildu ziren ikastaroa zertan datzan jakin nahian, aretoa bete zitzaigun.

Etorri ezin izan zinetenoi, gune honetan bertan jaso dezakezue programaren berri. Era berean, edozein zalantzarako ateak zabalik dituzue.

DSC00376_w

DSC00377_w