Norentzako?

Bergarakoa zara? Antzuola eta Elgeta ingurukoa bestela?

Bergarako Udalak sustatutako ikastaro hau zuretzako izan daiteke, beti ere…

  • 20-30 urte bitartean badituzu
  • Goi mailako ikasketak burutu badituzu, edota azken urtean bazaude (lizentzia, gradua edo goi mailako zikloa)

Eta, nola ez,

  • Ikasteko gogoa baduzu, zure etorkizuna elkarlanean eraiki eta ideien identifikazioan saiakera egin.
  • Motibazio pertsonaletik haratago beste pertsona batzuekin lankidetzan aritu eta esperimentatu nahi baduzu.

Animatu eta bertaratu ikastaroaren aurkezpen irekira, inongo konpromisorik gabe!

Zita: martxoaren 23an, 18:30ean, Errekalde Jauregian (Bergara)