Iraunkortasunaren erronka: Xabier Zubialde eta Unai Aranguren

MARKO TEORIKOA – (2015/06/02)

Gaurkoan Xabier Zubialde ingeniaria (Acimuth) eta Unai Aranguren EHNE Bizkaiako kidea izan ditugu bisitan eta Elikadura eta Energiaren Burujabetzaren inguruan aritu gara.

BURUJABETZA ENERGETIKOA:  EH Burujabetza Energetikoruntz

Gizartea eta munduaren analisia egiterakoan, energia kontsumoaren ikuspegitik ere aztertzea beharrezkoa da. Gaur egungo egoera behatzerakoan bi faktore hartu behar dira kontuan: energia eredua (petroleoa, berriztagarriak…) eta gizarte eredua; oraingoa gehiegizko energia kontsumoari lotutakoa baita.

“Whatsapp bidez deialdiak zabaltzea energetikoki efizienteagoa da, kartelak inprimatzea baino? Prozesu osoa kontuan izanda, ez!!!”

Etorkizunera begira autohornidura alde batera utzi beharra daukagu eta BURUJABETZA ENERGETIKORANTZ abiatzea ezinbestekoa da.

energia burujabetza

ELIKADURA BURUJABETZA:   Via Campesina eta ETXALDE alternatibak

Baserritarren eredua asko aldatu da duela 100 urtekoarekin alderatuz. Kontsumitzaileekin kontaktu zuzena galduta, espezializaziorako joerak eta lehengaien pribatizazioak, gaurko baserritarrak  sistema produktiboaren menpeko izatera eraman ditu.

“El mayor acto revolucionario es montar un huerto”. Sistema neoliberalari egiten ari gara aurre.

Egunero jaten ditugun produktuen jatorriaz arduratzen hasi beharko ginateke, ba al dakizu jaten dituzun elikagaiek zurera iritsi arte egiten duten bataz besteko distantzia 5000km dela?

Hemen goizeko gonbidatuen ELKARRIZKETA:

Tokiko garapena (+Elkarrizketa): Joseba Garmendia

MARKO TEORIKOA – (2015/05/18)

Gaurkoan Joseba Garmendia EHU-ko irakaslearen bisita izan dugu, tokiko garapenaz eta Sakantzen egitasmoaren inguruan aritu da.

Euren blogean adierazten duten bezala, bailaratik bailararako jarduera eta entrepresa berriak sortzeko asmoarekin elkarlanean jarduteko saiakera gorpuztu nahi duten talde bat dira. Nafarroako Sakana eskualdean abiarazitako proiektua da, bertan tokiko garapena sustatzeko asmoz.

1960 eta 1970 hamarkadak geroztik garapen erregional eta tokikoa geroz eta garrantzitsuagoa bilakatu dela adierazi digu.

Garapenaren esparruaren barruan , bi estrategi mota daudela azaldu digu:

-Goitik-beherakoa (Top-Down):

  • Garapen ekonomikorako azpiegiturak lortu.
  • Atzerriko inbertsio zuzena zein industria erakartzea.

-Behetik-gorakoa (Bottom-up):

  • Parte-hartze eta elkarrizketa soziala behar dute.
  • Lurraldean oinarrituta daude.
  • Tokiko baliabide eta lehiarako abantailen mobilizazioa eragiten dute.
  • Lokalki sortuak eta zuzenduak dira.

Hemen Hamaika telebistan eginiko beste elkarrizketa bat.

Kapitalismoaren bilakaera historikoa: Luis Guridi

MARKO TEORIKOA – (2015/05/04)

Berrekin-thumb_Luis_Guridiberregin egitasmoari hasiena duin bat emateko, gaurko lehen saioan Luis Guridi Oñatiarra eta EHUko irakaslea izan dugu Errekaldeko ganbaran. Marko teoriko bloke barnean, gaur egungo egoera sozioekonomikora heltzeko sistema kapitalistak izan duen bilakaera historikoa azaldu digu.

Datu eta informazio ugari helarazi digu, ekonomiak izan dituen bilakaerak barneratzeko eta etorkizunean izan ditzakeen erronkak aztertzeko helburuarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoren atxikituta uzten dizuegu hainbat link. Hemen