LAKARI Elikadura eta Kontsumo Jasangarria Lantzen

HAZITEGIA – (2015/06/01)

LAKARI Elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen enpresatik Leire eta Izaskunekin egoteko aukera izan dugu gaurko hazitegian.

Kontsumo-eredu jasangarria, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasungarria sustatuko dituen, eta ekonomia sozial eraldatzailean oinarrituko den merkataritza-heziketa gune bat sortzea du jomuga Lakarik. Denbora luzez proiektuaren gauzatze eta bideragarritasunean lanean jardun duten 4 kideko neska taldea da.

Janari denda + elikagaien trasformaziorako gunea + aholkularitza eskeiniko dute Zarautzen abuztu bukaeran zabalduko duten dendan.

Azken hilabeteetan landutako guztia gauzatzen dihardute, eta duela pare bat aste sortutako kooperatiba berri baten esperientzia ezagutzeko aukera ezin hobea izan da.

Hemen duzue saioaren bukaeran egindako ELKARRIZKETA:

Hazitegia – Ideien garapena

HAZITEGIA – (2015/05/19)

Astearte den Maiatzak 19 honetan, hazitegiarekin jarraitu dugu.
Lehen orduan Beterriko garapen agentziako bi kideen bisita izan dugu, gertutik ezagutzea nahi baitzuten Berrekin Berregin egitasmoa.

Ondoren Lanki-ko langile Arianne Kareagaren azalpenak entzun ditugu Bergaran herri mailan burutzeko dauden erronken inguruan.

Azkenik pasa den astean proposatutako proiektuen ideiak garatzen jarraitu dugu Canvas baten bitartez.
Lan-talde ezberdinetan banatuta proiektu bakoitzak dituen azpi-atal ezberdinak osatzen joan gara, hala nola gure ideiaren misioa, nolako eragin soziala izan ahal duen, ingurumenean eragina, nondik lortu finantzazioa…

Talaios kooperatiba: Beñat Irasuegi

HAZITEGIA – (2015/05/06)

Ostegunean ideien hazitegia eduki genuen Beñat Irasuegiren eskutik(@birasuegi). Beñat Irasuegirekin OlatuKoop sarearen barnean kokatzen den Talaios kooperatibaren kide da.

talaios

Talaios, teknologia berrien bitartez gizarte eraldaketa bilatzen duen BakalHau komunitatetik sorturiko kooperatiba bat da eta teknologia libreetan oinarritutako tresnen garapena eta prestakuntza eskaintzen ditu.
Beñatek, ideia bat izanik, prototipatutik sorkuntza ekonomikora dauden pausoak azaldu dizkigu .

 

 

Olatukoop: Beñat Irasuegi

HAZITEGIA – (2015/05/06)

Olatukoop Olatukoop proiektua aurkeztu zuen bertako kide Beñat Irasuregik lehenengo hazitegi saioan.

Ekonomia sozial eraldatzailea ardatz harturik, Euskal Herriaren baitan kolpe kooperatiboa emateko sortu zen Olatukoop 2014an. Pertsonen beharren arabera egituratutako ekonomian sinesten duen interkooperatibismo sare irekia da.

Jabetza, egitura ekonomiko, ekoizpen banaketa edota ekintzailetasun eredu hegemonikoak kolokan jarri eta bestelako eredu baten aldeko apustua egiten dute. Olatukoop-eko kide dira, besteak beste: Talaios, Sorginetxe, Totem, Koop57, KIS, Sakantzen Sarea edota Katakrak.