Ekonomia kolaboratzailea: Albert Cañigueral

ERREMINTAK – (2015/06/04)

Ostegun honetan, ekintzailetasunerako erreminten inguruan aritu gara. Horretarako Albert Cañigueralen eskutik Ekonomia Kolaboratzailea aztertzen jardun dugu. Albert, consumocolaborativo blogaren sortzailea da eta OuiShare plataformako kide eta konektore Bartzelonatik.

Kontsumo kolaboratzailearen protagonista nagusiak herritarrak dira, non partekatu, ekoiztu eta prokomuna sortzen duten komunitate bezala, hierarkia gutxiago eta horizontalagoa den gizarte eredu jasangarriago baterantz abiatuz.

Ekonomia eredu berri honen funtzionamendurako gakoak honakoak dira:

IDEIA + PLATAFORMA + KONFIANTZA + KOMUNITATEA

UntitledAzken urteotako teknologia berrien eta internetaren nagusitasuna dela eta, Sharing economy eredua oso bizkor ari da garatzen. Honen adibide dira interneteko hainbat erreminta kolaboratibo, eta hauetako zenbait ezagutzen eta aztertzen ibili gara klaseko bigarren zatian. Orain probatzea falta!!!

Ekonomia kolaboratzailearen abantailetaz jabetzeko VIVIR MEJOR CON MENOS liburua idatzi du Albert Cañigueralek.

Ekintzailetasun ideien garapena (+Elkarrizketa): Iratxe Atxa

ERREMINTAK – (2015/05/11)

Astelehenean Iratxe Atxaren (Saiolan) eskutik ekintzailetasun sozialerako erabilgarriak ditugun bi herramienta garrantzitsu ezagutu genituen.

Alde batetik, bideragarritasun plan bat zer den eta zertarako balio duen ikusi genuen. Proiektu bat ekonomikoki bideragarria izatetik haratago, ideiak orden batekin ordenatzeko eta proiektuaren gako nagusietan murgiltzeko balio dezakeela ikasi genuen.

Beste alde batetik, “Canvas Soziala” praktikan jarri genuen. Soilik arlo ekonomikoa kontuan hartzen duen ohiko Canvasa baino sakonagoa den herramienta honek, gure proiektuak ama lurrean, jendartean, inguruko komunitatean edota gugan izan ditzakeen eragin positibo eta negatiboak neurtzea ahalbideratu zigun.

ELKARRIZKETA:

Ekintzailetasun sozialaren gakoak (+Elkarrizketa): Amalio Rey

ERREMINTAK – (2015/05/05)

Berrekin Berregin, ELKARRIZKETAK I.

Amalio Rey (@arey) berrikuntza kolektiboaren esparruan aitzindaria da. Ezaguna da eMOTools egitasmoaren sortzaile eta zuzendari delako.

Hibrido sortzaileak berritzeko konexioak lortzeko bideak jorratu ditu Reyk azken urteotan. Bergaran izan da Berregin Berrekin ikastaroko ikasleekin eta baita herritarrekin hitzaldian ere. Berregin Berrekin ikastaroko ikasleek elkarrizketa egin diote.

“Proiektu bat guztiz ezberdinak diren ikuspegietatik hartzean berezitu eta aberastu egiten da eta berritzailea izan dadin aukerak biderkatu egiten dira. Errealitate ezberdinen artean lotura ezartzeko, itxuraz elkarbiderik ez dagoen gauzetan loturak ikusteko, gure pentsaera aldatu beharra dago”. Egilearen arabera “urrun bilatzen” ikasten da. Euskaratutako artikulu interesgarria duzue hemen.