Asteazkenean hitzaldi irekia: kontsumo alternatibak izango ditugu hizpide aditu katalanekin

Berrekin Berregin hitzaldi zikloaren baitan, kontsumo alternatibak aztertuko ditugu aste honetan.

Economía social y Solidaria; abrir la caja negra para rehumanizar la economía izenburupean, Rubén Surinach, XES ekonomia solidarioko sareko kidea, eta Álvaro Porro, EstArt-eko koordinatzailea, izango dira gurean.

Goizean zehar, Berrekin Berregin egitasmoko ikasleekin izango ditugu bi adituak. Arratsaldean, berriz, herritar denei luzatutako hitzaldia eskeiniko dute.

Maiatzak 13, Asteazkena

Hitzordua: Maiatzak 13, asteazkena (18:00etan) Errekalde Jauregian ( 2. pisua).

Antolatzaileak: Bergarako Udala, Laboratorium Bergara eta Berrekin Berregin egitasmoa.

Zabalik da izen-emate epea

Ikastaroan izen emateko, ondorengo inprimakia bete behar da derrigorrez, martxoaren 16tik apirilaren 12ra bitartean (biak barne).

Hemen duzue bete beharreko inprimakia.

Ikastarorako izena eman dutenen pertsona guztiak aukeraketa prozesuan sartuko dira automatikoki. Bergarako Udalak eta Mondragon Unibertsitateak osaturiko batzorde batek izango du hautagaiak aukeratzeko ardura.

Apirilaren 20an argitaratuko da ikastaroan parte hartuko duten ikasleen zerrenda (webgune honen bidez).