Helburuak

Bergarako gazteen artean ekintzailetasun sozial eta komunitarioa sustatu nahi du programa honek. Horretarako, Bergarako Udalak eta Lanki Ikertegiak (Mondragon Unibertsitatea) lankidetzan landutako programa osatu dugu, Olatukoop sarea eta Bagara kolaboratzaile izanik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean.

Zeintzuk dira helburu zehatzak?

  • Gaur egun bizi ditugun gizarte aldaketen inguruan hausnartu.
  • Tokiko Garapenaren paradigma barneratu (herrigintzaren dimentsio sozio-ekonomikoa).
  • Ekintzailetasun sozial eta komunitariorako erremintak ezagutu.
  • Ekonomia sozial eta solidarioko esperientzia arrakastatsuak bisitatu.
  • Negozio ideia berriak landu, ekintzailetasun sozial eta komunitarioaren norabidean.

Zer jasoko duten ikasleek programa amaitzean?

  • Formazio teorikoa, gizarte aldaketaren eta ekintzailetasun sozialaren inguruan
  • Kudeaketa erreminta nagusietara hurbilpena
  • Ekintzailetasun sozialaren baitan garatu daitezkeen ideia posibleen identifikazioa

Formazioaren amaieran, Mondragon Unibertsitateak sinatutako titulua jasoko dute parte-hartzaileek, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen (HUHEZI) eskutik.