Programa

Berrekin.Berregin 2016ko edizioa berrikuntzaz beterik dator:

  • Hiru hilabetez luzatzen den formazioa programa izango da (otsailak 29-maiatzak 31), saio presentzialak eta ez-presentzialak konbinatuko dituelarik. Saio presentzialak astelehenetik ostiralera izango dira, Bergarako Errekalde jauregian (ikus edizio hontako egutegia).

  • Ekintzara eta praktikara bideratuta dagoen programa izango da, formazio prozesuaren ardatza “hazitegia” izango delarik. Bertan ideia berriak irudikatuko dira era kolektiboan eta gizarte ikuspegi batetik sortutako enpresa kontzeptu berriak garatuko ditugu elkarrekin.

  • Prozesu honetan zehar 4 espazio metodologiko ezberdin konbinatuko ditugu: formazio teorikoa lantzeko saioak, ekintzailetasun sozialerako erremintak ezagutu eta aplikatzeko saioak, ideia berriak kolektiboki sortzeko hazitegia eta dagoeneko martxan dauden esperientzia arrakastatsuak bisitatzea (informazio gehiagorako, ikus programaren metodologia).

  • Espazio metodologiko hauetan, ekintzailetasun sozialaren bueltan biltzen diren kontzeptu eta dimentsio desberdinak jorratuko ditugu: ekonomia soziala, ekintzailetasun kolektiboa, proiektuen bideragarritasun sozial eta ekonomikoa, gizarte kapitala, marketina, partehartzearen paradigma etab. Ondorengo diagraman ikus daiteke 2016ko programaren zehaztapena:

Berrekin 2016 - programaren zehaztapena