Ongi etorri

Posiblea al da gizarte humanoago bat?
Garapen ekonomikoa eta justizia soziala bateragarriak al dira?
Ba al dugu aukerarik eskualde jasangarriagoa eraikitzeko?

Berrekin.Berregin egunez amets egitea gustuko duten pertsonentzako aukera berri bat da, praktika konkretuak martxan jarriz gizartea eraldatzearekin amesten duten pertsonentzat. Debagoienean bizi bazara, gizarte justuago bat eraikitzeko norabidean formazio teorikoa jaso, erreminta konkretuak aplikatu, martxan dauden esperientziak ezagutu eta batez ere, zure ideiak praktikan jartzeko aukera duzu.

Berrekin.Berregin Debagoienean ekintzailetasun sozial eta komunitarioa sustatzeko programa da. Bergarako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak antolaturiko egitasmoa da, Olatukoop eta Bagararen kolaborazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin sortua izan dena.

2016ko otsailean Berrekin.Berregin programaren edizio berri bati hasiera emango zaio, aurreko esperientziak emandako irakaspenetatik ikasiz eta etorkizunean dauzkagun erronkei heltzeko asmoz.

#Ekonomia Soziala   #Iraunkortasuna    #Tokiko Garapena    #EkintzailetzaKolektiboa