BOGA-BOGA GARAGARDOTAN

Boga garagardo fabrikan egon ginen maiatzaren 26an, Mungian. 10etarako heldu ginen Mungiara, Bogak fabrika daukaten industrialdera. Bergarako taldetik bost parte hartzaile auto batean, eta Mungian Hernaniko beste 9 parte hartzailerekin elkartu ginen.

Hasteko, garagardoa egiteko prozesua azaldu ziguten zehaztasun handiz. Boga ez dugu garagardo industriala, artisaua da: esaterako, garagardoa botiletan eskuz dabilen makina batez sartzen dute. Prozesua nola egiten duten jakin nahi izanez gero, animatzen zaituztegu bisitan joaten, ondo hartuko zaituzte. Azpimarratzekoa da ahalik eta modurik zirkularrenean jarduteko egiten duten ahalegina; hala, esaterako, prozesuan sortzen diren hondakinak inguruko oilo zein txerri batzuentzat bideratzen dira.

Ondoren, goiko solairura joan ginen, enpresaren inguruko informazioa jasotzera. Hasiera batean, Kukutza gaztetxean hasi ziren beraien gustuko garagardoa egiten; hurrengo, tabernetan ere saltzen hasi ziren; eta hortik sortu zen garagardo enpresarako lehenengo sugarra. Urratsbat programan parte hartu zuten, baita 2015 saria lortu ere. Pertsona batek urtebetez proiektua garatzen jardun ostean liberatu gisa, ezer kobratu gabe, kooperatiba sortu zuten Koop 57ren laguntzarekin. Beste laguntza batzuk ere jaso zituzten: Eusko Jaurlaritzaren laguntza 1. sektorearekin lotutako enpresak sortzeko, Foru Aldundikoa, baita kooperatibak sortzeko dagoen laguntzaren bat ere, BEAS proiektu berritzaileentzat diru laguntza. Horrez gain, beste garagardo egile batzuekin ere harremanetan daude, eta jaso dute beraiengandik ere laguntzarik.

Kooperatibako bazkideei dagokienez bi profil daude: bazkide langileak eta bazkide laguntzaileak. 3 dira bazkide laguntzaileak, eta 3 eta erdi langile-bazkide.

 Beraien asmoa ez da garagardo oso espezializatua edo berezia egitea,  publiko orokorrago bati erantzutea da xedea euskal izen nahiz markaren bidez; ahal den heinean, bertako produktua izanik. Garagardoa ez bada ere ekologikoa, ez da industriala; hori horrela, naturala da, ez dauka gehigarri ez kontserbagarririk, eta ez da pasteurizatua. Egiten dituzten hiru garagardo motak dastatu genituen, eta gu geu lekuko alderik badagoela esateko! Pilsen, Amber eta IPA garagardo motak dastatu genituen giro onean.Egin daitezkeen garagardo mota anitzen artean horiek egiteko hautua egin dute. Garagardo kontuetan adituak ez bagara ere, gustura edan genituen. Ikasi ere ikasi genuen: adibidez, lupuluaren kantitateak eragiten du garagardoarenmikaztasun, zapore eta usainean.

Bukatze aldera esango dugu beraien negozio eredua tabernak nahiz txosnak direla; ekonomia burujabetzaren ideia dutela oinarri,EHan zirkulua ixtearekin batera, ahal den neurrian.

IMG_0952

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s