KONTABILITATEA EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAN

Unai del Burgo izan da gure artean, kontabilitatea ekonomia sozial eta solidarioan zer den eta nola egiten den azaltzera. Unaik Zuzenbidea eta Enpresa Zientziak ikasketak ditu, eta kontabilitatea gehi ekonomia sozialean espezializatua da.

Unairen helburua izan da enpresa proiektuaren kudeaketa bideragarria izan dadin kudeaketa ekonomiko-finantziarioa egitera animatzea. Jarrera positibotik abiatzea komeni dela aipatu du: proiektuak garrantzitsua izan behar du gizartearentzat, baina baita ekonomikoki bideragarria ere.

Kontabilitateari eduki dakiokeen beldurra uxatzera ere etorri da Unai!: ez da aditua izan behar kontabilitatea kudeatzeko; beharrezkoa denean, aholkularitza zerbitzuez baliatzea ere gomendatu du.

UEUn kontabilitatea eta administrazio arduraduna zein EHUn ekonomia garaikideko irakasle izaki, bere esperientziatik azaldu ditu kontabilitaterako hainbat kontzeptu. Finantza, kudeaketa, kostuen, aurrekontuen eta zuzendaritza estrategikoaren kontabilitateak argitu ditu. Horrez gain, zenbait adibide erreal ekarri ditu, ekonomia sozial eta solidarioko proiektu batzuetako kontuak, hain zuzen, teoria eta praktika uztartze aldera, ariketa praktikoen bidez eginez ikasteko. Hala, ohartu eta bizi izan dugu ez dela aditua izan behar, berak esan bezala, kudeatzeko.Kontabilitateaz ikasteko orduan sortu diren eztabaida eta galdera-erantzunak ere lagungarriak izan dira.

Ekonomia Sozial eta Solidarioko Erakundeetan kontabilitatearen ondoko ezaugarriak aipatu ditu:

  • ESSE-en izaera: helburu sozialen lehentasuna, helburu ekonomikoaren gainetik (tresna).
  • Kontabilitatea ESSE-tan: tresna bat da, dirua bezala.
  • Helburua: erakundearen oreka ekonomiko finantziarioa lortu, helburu sozialak lortzeko tresna gisa.
  • Mugak: ohiko kontabilitateak ezin ditu aldagai sozialak kontrolatu.
  • Irtenbidea: kudeaketarako adierazleen sistemen erabilera (Kudeaketarako informazio sistema integralak).

Kudeaketa sistema integralei dagokienez, adierazi du kontabilitateaz kanpoko informazioa ere kontabilitaterako adierazle direla: hala nola, kalitatea, langileen motibazio maila, asebetetzea.

Erakunde bat osasuntsu egon dadin orekatua egon behar du maila ekonomiko-sozialean: kudeaketa sozial eta ekonomikoaren arteko oreka. Proiektu sozial eta solidarioetan kontabilitatean jendearen parte-hartzea bultzatu beharko litzatekeelaere aipatu du.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s