Marketina – Alejandra Camus (LaBox)

Erreminta modura, marketina ere ezagutu dugu. Horretarako, La Box-eko Alejandra Camus-en bisita izan genuen.

Hasiera batean, marketinaren inguruko iritzi txarra genuen gehienok; izan ere, gure buruetan beti egon izan da “geroz eta gehiago saldu, hobeto” horrekin lotuta.

Alejandrak azaldu zigun, ordea, helburuak hobetzeko erreminta multzoa dela. Egia da errentagarritasuna bilatzera bideratuta dagoela; kontua da, errentagarritasunak ez duela –beti, behintzat– gehiago saltzea esan nahi edo irabaziak handitzea esan nahi. Esaterako, errentagarritasuna izan daiteke kontsumo eredu jasangarri batera jendea hurbiltzea, eta hau lortzeko marketina tresna baliagarria dela ikusi genuen.

Marketin soziala eta arduratsua egiteko klabe batzuk eman zizkigun. Gauza sinple batzuk aintzat hartuta aurrerapausoak eman daitezke; hauetako batzuk lirateke ondorengoak: hizkuntza ez sexista erabiltzea, mezuak sozialki arduratsuak izatea eta positiboan ematea, estereotipoak ez erabiltzea, material berrerabiliak erabiltzea edo lehiatu beharrean kolaborazioa bilatzea.

Marketin plan bat egiterako orduan, barne analisia eta kanpo analisia bereizi behar direla esan zigun. Barne analisian, AMIA bat egitea proposatu zuen; hau da, Ahultasunak, Mehatxuak, Indar-guneak eta Aukerak identifikatzea. Kanpo analisian, berriz, momentuko testuinguru politiko-legala, ekonomikoa, soziokulturala eta teknologikoa aztertu behar dira (hau PEST gisa ezagutua da).

Gainera, marketin plan baten ardatzeko bat merkatuko publikoa segmentatzean datza. Honekin gure “publiko objetiboa” zein den identifikatuko dugu, alegia, nori zuzenduko garen. Adibidez, umeendako produktuak saltzen dituen enpresa baten “publiko objetiboa” gurasoak dira, ez umeak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s