FIARE – Banka etikoa

http://www.fiarebancaetica.coop/eu/enpresak-eta-antolakundeak

Fiare Banca Eticak finantza etikoetan dautzan proiektu biren batuketan du jatorrria: Italian 1999tik diharduen Banca Popolare Etica banketxe kooperatiboa; eta Espainian 2005ean abiatutako Fiare egitasmoa. Batak zein besteak gizartea eraldatzeko tresna izan nahi dute, finantzazioa bideratuz Gizarte eta Elkartasun Ekonomiako proiektuetara, eta finantza-bitartekaritza bestelakoa sustatuz, hain zuzen, gardentasunaren, parte-hartzearen, demokraziaren eta kreditu-eskubidearen printzipioak oinarri.

Jakin badakite ekomomia-erabaki guztiak etika-erabaki ere badirena, ikusmolde sendo batetik hartutako erabaki izan ere, eta ondorioak badituztela, batzuen onerako zein besteren kalterako. Diruak balio soziala berreskuratzea dute helburu. Hargatik, halako printzipioak dituzten norbanako eta antolakundeen aurrezki-gordailuak baliatuz garatzen da kooperazioa, eta finantzatzen dira balio eraldatzaileak, nekazaritza ekologikoa, garapenerako lankidetza, bidezko merkataritza eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka.

Finantzatutako proiektuak ekonomikoki, sozialki zein ingurumenaren aldetik zorrotz ebaluatzen baitituzte, konfiantza-kapitaltzat ere jo genitzake proiektuok. Oinarri nagusi dute-eta gardentasuna. Horrek dakar gordailuetako dirua non inbertitzen duten jakin eta jakin eragitea, emaniko finantzabideen berri aldian-aldian argitaratuz.

Gestio demokratikoa eta konpromiso etikoa bermatzen dituzte; bazkideen parte-hartzeari dagokionez, boto banaren printzipioa lege.

Europan erreferentzia dira, banketxe kooperatiboa direnĀ aldetik: 37.000 bazkiderekin Italian eta Espainian, bost geografia-gunetan antolaturik, hainbat parte-hartze antolakunderekin, eta egitura dinamiko eta gaitzarekin.

Egitura osoak bazkideak ditu bizibide, tokian-tokian antolatuak, kultur ekintza landu, egitura operatiboarekiko hartu-emanei heldu, finantza-eskariei ebaluazio etiko-soziala egin, eta lekuan-lekuan egon litezkeen premiei —banka zerbitzuen arloan beti ere— erreparatzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s