Elikadura burujabetza, iraunkortasuna eta The Blue Economy aren inguruko saioa

Bi izan dira hizlariak gai hauen inguruan jardun dutenak, alde batetik Alazne Intxauspe EHNE Bizkaia sindikatuko kidea eta bestetik Maria Txakartegi Azaro fundazioko partaidea.

Gaiak benetan interesgarriak izan dira, bai lehen hizlariak elikaduraren burujabetzaren inguruan egin digun azalpena. La via Campesina mugimenduak sortutako terminoa da eta gure elikagaiak ekoizteko orduan edozein herrik edota komunitatek izan beharko lukeen askatasuna azpimarratzen du. Gaur egun gure jakiak nondik eta nola ekoiztuak diren askotan ez dakigunean, horrelako hausnarketak gure eguneroko bizitzan janariarekin negozioa eta irabazi erraldoiak burutzeko nola jokatzen duten konturatzeko balio digute.

Agroekologia bezalako terminoek islatzen duten nekazaritzaren kontzepzioan ere sakondu dugu. Nekazaritzak eta bere inguruan sortzen dituen harreman sozialen balorea ere azpimarratu dugu: azokak, elkar trukeak, erlazio parte hartzaileak, auzolanak eta guzti honek gure eguneroko dinamiketan izan dezakeen efektu eraldatzailea.

Bukatzeko elikaduran burujabetza lortzeko zer egin dezakegun galderari erantzunez talde dinamika bat burutu dugu. Nola landu gaia bai eskolan, etxean, kalean, herrian eta gure eguneroko ekintzen bidez gure inguruan.

Bigarren hizlaria, Maria Txakartegi Azaro fundaziotik etorri zaigu. Sarreran Lea Artibaiko eskualdean garapen ekonomikoa dinamizatzen ari direnĀ  erakunde eta baliabideen azalpena egin digu.

The Blue Economy garapen modeloak zer esan nahi duen ere ikusi dugu. Ikuspegi sistemikoa du abiapuntua eta eskualde edota gure inguru hurbilean sortzen eta erabiltzen ditugun errekurtsoei ahal den eta erabilpen jasangarriena ematea du helburu, sortutako hondakinei balio erantsi bat emanez. Rotterzwamen kasua ezagutu dugu, kafe hondarrak aprobetxatuz txanpinoiak ekoiztea lortu dutelarik.

Talde dinamika bat ere burutu dugu gure inguruan samur aurkitu daitezken asunekin edota garagar hondakinekin zein negozio ideia garatu ditzakegun aztertuz. Esperientzia polita gure inguruan eskura ditugun baliabideak erabiliz aktibitate ezberdinak aurrea ateratzeko aukera azalduz.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s