BOGA-BOGA GARAGARDOTAN

Boga garagardo fabrikan egon ginen maiatzaren 26an, Mungian. 10etarako heldu ginen Mungiara, Bogak fabrika daukaten industrialdera. Bergarako taldetik bost parte hartzaile auto batean, eta Mungian Hernaniko beste 9 parte hartzailerekin elkartu ginen.

Hasteko, garagardoa egiteko prozesua azaldu ziguten zehaztasun handiz. Boga ez dugu garagardo industriala, artisaua da: esaterako, garagardoa botiletan eskuz dabilen makina batez sartzen dute. Prozesua nola egiten duten jakin nahi izanez gero, animatzen zaituztegu bisitan joaten, ondo hartuko zaituzte. Azpimarratzekoa da ahalik eta modurik zirkularrenean jarduteko egiten duten ahalegina; hala, esaterako, prozesuan sortzen diren hondakinak inguruko oilo zein txerri batzuentzat bideratzen dira.

Ondoren, goiko solairura joan ginen, enpresaren inguruko informazioa jasotzera. Hasiera batean, Kukutza gaztetxean hasi ziren beraien gustuko garagardoa egiten; hurrengo, tabernetan ere saltzen hasi ziren; eta hortik sortu zen garagardo enpresarako lehenengo sugarra. Urratsbat programan parte hartu zuten, baita 2015 saria lortu ere. Pertsona batek urtebetez proiektua garatzen jardun ostean liberatu gisa, ezer kobratu gabe, kooperatiba sortu zuten Koop 57ren laguntzarekin. Beste laguntza batzuk ere jaso zituzten: Eusko Jaurlaritzaren laguntza 1. sektorearekin lotutako enpresak sortzeko, Foru Aldundikoa, baita kooperatibak sortzeko dagoen laguntzaren bat ere, BEAS proiektu berritzaileentzat diru laguntza. Horrez gain, beste garagardo egile batzuekin ere harremanetan daude, eta jaso dute beraiengandik ere laguntzarik.

Kooperatibako bazkideei dagokienez bi profil daude: bazkide langileak eta bazkide laguntzaileak. 3 dira bazkide laguntzaileak, eta 3 eta erdi langile-bazkide.

 Beraien asmoa ez da garagardo oso espezializatua edo berezia egitea,  publiko orokorrago bati erantzutea da xedea euskal izen nahiz markaren bidez; ahal den heinean, bertako produktua izanik. Garagardoa ez bada ere ekologikoa, ez da industriala; hori horrela, naturala da, ez dauka gehigarri ez kontserbagarririk, eta ez da pasteurizatua. Egiten dituzten hiru garagardo motak dastatu genituen, eta gu geu lekuko alderik badagoela esateko! Pilsen, Amber eta IPA garagardo motak dastatu genituen giro onean.Egin daitezkeen garagardo mota anitzen artean horiek egiteko hautua egin dute. Garagardo kontuetan adituak ez bagara ere, gustura edan genituen. Ikasi ere ikasi genuen: adibidez, lupuluaren kantitateak eragiten du garagardoarenmikaztasun, zapore eta usainean.

Bukatze aldera esango dugu beraien negozio eredua tabernak nahiz txosnak direla; ekonomia burujabetzaren ideia dutela oinarri,EHan zirkulua ixtearekin batera, ahal den neurrian.

IMG_0952

KONTABILITATEA EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAN

Unai del Burgo izan da gure artean, kontabilitatea ekonomia sozial eta solidarioan zer den eta nola egiten den azaltzera. Unaik Zuzenbidea eta Enpresa Zientziak ikasketak ditu, eta kontabilitatea gehi ekonomia sozialean espezializatua da.

Unairen helburua izan da enpresa proiektuaren kudeaketa bideragarria izan dadin kudeaketa ekonomiko-finantziarioa egitera animatzea. Jarrera positibotik abiatzea komeni dela aipatu du: proiektuak garrantzitsua izan behar du gizartearentzat, baina baita ekonomikoki bideragarria ere.

Kontabilitateari eduki dakiokeen beldurra uxatzera ere etorri da Unai!: ez da aditua izan behar kontabilitatea kudeatzeko; beharrezkoa denean, aholkularitza zerbitzuez baliatzea ere gomendatu du.

UEUn kontabilitatea eta administrazio arduraduna zein EHUn ekonomia garaikideko irakasle izaki, bere esperientziatik azaldu ditu kontabilitaterako hainbat kontzeptu. Finantza, kudeaketa, kostuen, aurrekontuen eta zuzendaritza estrategikoaren kontabilitateak argitu ditu. Horrez gain, zenbait adibide erreal ekarri ditu, ekonomia sozial eta solidarioko proiektu batzuetako kontuak, hain zuzen, teoria eta praktika uztartze aldera, ariketa praktikoen bidez eginez ikasteko. Hala, ohartu eta bizi izan dugu ez dela aditua izan behar, berak esan bezala, kudeatzeko.Kontabilitateaz ikasteko orduan sortu diren eztabaida eta galdera-erantzunak ere lagungarriak izan dira.

Ekonomia Sozial eta Solidarioko Erakundeetan kontabilitatearen ondoko ezaugarriak aipatu ditu:

  • ESSE-en izaera: helburu sozialen lehentasuna, helburu ekonomikoaren gainetik (tresna).
  • Kontabilitatea ESSE-tan: tresna bat da, dirua bezala.
  • Helburua: erakundearen oreka ekonomiko finantziarioa lortu, helburu sozialak lortzeko tresna gisa.
  • Mugak: ohiko kontabilitateak ezin ditu aldagai sozialak kontrolatu.
  • Irtenbidea: kudeaketarako adierazleen sistemen erabilera (Kudeaketarako informazio sistema integralak).

Kudeaketa sistema integralei dagokienez, adierazi du kontabilitateaz kanpoko informazioa ere kontabilitaterako adierazle direla: hala nola, kalitatea, langileen motibazio maila, asebetetzea.

Erakunde bat osasuntsu egon dadin orekatua egon behar du maila ekonomiko-sozialean: kudeaketa sozial eta ekonomikoaren arteko oreka. Proiektu sozial eta solidarioetan kontabilitatean jendearen parte-hartzea bultzatu beharko litzatekeelaere aipatu du.

GATAZKEN KUDEAKETA POSITIBOA

Gaurkoan Ainara Artetxe etorri da MU-HUHEZItik eta gatazken kudeaketari buruz aritu gara. Saioko helburua gatazkak ulertzea eta hauen kudeaketarako estilo komunikatiboak aztertzea izan da.

Hasteko, eta gatazken jatorria ulertzeko, emozioak, sentimenduak eta sentsazioak zer diren eta beraien arteko diferentziak zeintzuk diren aztertu dugu. Batetik, emozioak biziraupenerako sortutakoak dira, intentsoak eta momentukoak dira, “irrazionalak” eta Gausen kanpaiaren forma hartzen dute, hau da, azkar igo eta jeisten da emozioa. Emozio printzipalak honakoak dira: beldurra, tristezia, poza, maitasuna, nazka eta haserrea. Sentimenduak berriz, kognizioa eskatzen dutenak izango dira, denboran zehar luzatzen direnak eta arrazoimenaren bidez garatzen ditugunak: zeloak, melankolia, konfiantza, gorrotoa… Sentsazioei dagokienez, ez da definitzeko hain erreza, zentzumenekin lotuak daude eta gorputzean sentitzen ditugu: zirrara, lasaitasuna…

Hauek aztertu ostean dinamika txiki bat egin dugu, baina joku eta eztabaida luzerako eman duena, beraz, hemen uzten dizuet dinamika zeuek ere egin ahal izateko:

Dinamikaren ostean, gatazka definitzera sartu gara. Gatazka, jokabide, hautemate edota afektuen arteko bateraezintasun prozesua dela esan genezake, gertakari naturala da, eta beti emango da. Horregatik, egoera hau kudeatzen ikasi behar dugu, besteak edota geure burua ez mintzeko. Kontuan izan behar dugu, gatazkaren aurrean, gure ikusputua ez ezik, bestearena ere badagoeala eta esaldi bat gogoratu dugu “A veces nos molesta darnos cuenta de que los otros también piensan”.  Horregatik, gatazkak konpontzeko haibat bide egon daitezke:

  1. Lehiatzea: Irabazi-galdu estrategia. Bestea konbentzitzen saiatuko gara gure arrazoiak irabazi dezan.
  2. Sahiestea: ez ikusiarena egingo dugu
  3. Lankidetza: Irabazi-Irabazi estrategia. Kooperazio bidez konpontzea
  4. Egokitzea: Galdu-Irabazi estrategia. Besteari irabazten utziko diogu.
  5. Hitzematea edo konpromisoa: hitzarmen bidez bi aldeek emango dute zerbait (lankidetzaren antzekoa litzateke)
  6. Galdu-galdu estrategia: galdu egingo dugu, betiere besteak guk baino gehiago galdu dezan.

Egoera bakoitzean beraz, kontuan izan beharko dugu gatazkak konpontzeko bide ezberdinak daudela, eta gatazka horretan parte hartzen dutenek, beraien sentimendu, emozio eta aberrekin parte hartzen dutela. Hauek aldatzea oso zaila da, beraz, guztiontzako konponbide egokiena bilatzen saiatu beharko gara, betiere ulermenetik.

Gizarte kapitala eta gizarte berrikuntza – Xabier Barandiaran (Deusto)

Xabier Barandiaran izan dugu bisitari, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, giza kapitalaz eta honek gizarte berrikuntzan duen eraginaz hitz egin digularik .

Giza kapitala berrikuntza sozialerako ongarria daBarandiaranentzat. Giza kapitala pertsonen arteko erlazioetan sortzen den baliabidea da. Gizartearen baliabide sozial bat da, onurak dakartzana.

Giza kapitalaren ezaugarrien artean kontrol soziala, konfiantzaren sorrera, lankidetza koordinatua, konfliktoen soluzioa, baliabide komunitarioen mobilizazio eta gestioa, talde lanerako egitura eta esparruen sorrera eta liderren eta zuzendarien legitimazioa daude.

Zertan gauzatzen da giza kapitala?

Giza kapitalak giza erlazioen kalitatea eta intentsitatea areagotzen du.

-Erakundeek sortzen duten giza kapitala batzuetan konfiantzan bistaratzen da, beste batzuetan lidergoan edo iniziatiban eta abar.

Gizartean edo komunitatean giza kapitala konfiantza mailarekin neurtu dezaket, adibidez politikan politikoekiko dagoen konfiantza maila neurtuaz.

Bi dira giza kapitalaren iturri kulturalak.Lehena identitarioa, hau da gizabanakoak sozializazio prozesuan barneraturiko arau eta baloreek beraiekin dakartzaten jarrerak eta portaerak eta bigarrena instrumentala gizabanakoentzat onura dakar.

Sareak garatzeko errekurtso klabea da eta baita gizarte berrikuntzaren garapenerako ere. Sarea lehen komunitatearen erantzukizuna zena orain estatuarena bilakatu da.

Giza kapitala gizarte berrikuntzarako eta interakziorako oinarri ona da eta eraldatzailea ere bada.Pertsona ezberdinekin irtenbideak partekatzeko aukera eskaintzen digu.

Bigarren elementua gizarte berrikuntza (GB)honela definitu dezakegu: aktore eta baliabide sare baten bitartez, bete gabeko behar sozial bati baino gehiagori loturiko arazo konplexuei irtenbidea emateko ideia sortzaile, ezagutza, balore eta metodoen artikulazio praktikoa, tokian tokiko erantzuna emanez.

GB fenomeno kolektiboa da, errutinak sozialak aldatzen dituena eta erlazioak sortzen dituena eraldaketaren bitartez. GBren azken helburua eraldaketa soziala sortzea da eta honekin batera erlazio sozial edo lankidetza berriak sortzea, berrikuntza bai helburu zein baliabidetan ematen delarik.

Gizarte berrikuntza inklusio esklusio dinamika da, esklusiotik inklusiora pasatzea da. Adibide bat izan daiteke GORATUkaurrera eramandako iniziatiba.

Bi kontzeptu hauek gizarte konplexuaren ezaugarriekin batera ( aldaketa azkarrak, ekonomiaren globalizazioa, sakoneko eraldaketa kulturalak, egitura publikoetan aldaketak, merkatuaren eraldaketa, estetikaren lehentasuna, giza kapitalaren murrizketa, errealitatea sozialki eraikitzekomodu berriak eta abar,..) azaldu ditu Barandiaranek eta giza kapitala nola indartu daitekeen aipatu digu, bai ezagutza zein konfiantza handituz eta sareak egituratuz.

Bukatzeko giza kapitala zenbat eta handiagoa izan komunitatearen oinarria era handiago da eta hau krisi egoeratan babes ona da guztiontzat.

Ekarpen aberatsa, luze eta zabal aztertzeko gaia. Gure proiektuetan kontutan hartzeko moduko ideiak partekatu ditu.

Gomendaturiko liburuak:

RobertPutman “La bolera” Gizarte kapitalak Estatu Batuetan izandako bilakaera.

Berger eta Luckman “La construcción de la realidad”. Interakzio sinbolikoaren inguruko liburua.

Habermans “Conciencia moral y comunicativa de actuar”.

FIARE – Banka etikoa

http://www.fiarebancaetica.coop/eu/enpresak-eta-antolakundeak

Fiare Banca Eticak finantza etikoetan dautzan proiektu biren batuketan du jatorrria: Italian 1999tik diharduen Banca Popolare Etica banketxe kooperatiboa; eta Espainian 2005ean abiatutako Fiare egitasmoa. Batak zein besteak gizartea eraldatzeko tresna izan nahi dute, finantzazioa bideratuz Gizarte eta Elkartasun Ekonomiako proiektuetara, eta finantza-bitartekaritza bestelakoa sustatuz, hain zuzen, gardentasunaren, parte-hartzearen, demokraziaren eta kreditu-eskubidearen printzipioak oinarri.

Jakin badakite ekomomia-erabaki guztiak etika-erabaki ere badirena, ikusmolde sendo batetik hartutako erabaki izan ere, eta ondorioak badituztela, batzuen onerako zein besteren kalterako. Diruak balio soziala berreskuratzea dute helburu. Hargatik, halako printzipioak dituzten norbanako eta antolakundeen aurrezki-gordailuak baliatuz garatzen da kooperazioa, eta finantzatzen dira balio eraldatzaileak, nekazaritza ekologikoa, garapenerako lankidetza, bidezko merkataritza eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka.

Finantzatutako proiektuak ekonomikoki, sozialki zein ingurumenaren aldetik zorrotz ebaluatzen baitituzte, konfiantza-kapitaltzat ere jo genitzake proiektuok. Oinarri nagusi dute-eta gardentasuna. Horrek dakar gordailuetako dirua non inbertitzen duten jakin eta jakin eragitea, emaniko finantzabideen berri aldian-aldian argitaratuz.

Gestio demokratikoa eta konpromiso etikoa bermatzen dituzte; bazkideen parte-hartzeari dagokionez, boto banaren printzipioa lege.

Europan erreferentzia dira, banketxe kooperatiboa diren aldetik: 37.000 bazkiderekin Italian eta Espainian, bost geografia-gunetan antolaturik, hainbat parte-hartze antolakunderekin, eta egitura dinamiko eta gaitzarekin.

Egitura osoak bazkideak ditu bizibide, tokian-tokian antolatuak, kultur ekintza landu, egitura operatiboarekiko hartu-emanei heldu, finantza-eskariei ebaluazio etiko-soziala egin, eta lekuan-lekuan egon litezkeen premiei —banka zerbitzuen arloan beti ere— erreparatzeko.

Marketina – Alejandra Camus (LaBox)

Erreminta modura, marketina ere ezagutu dugu. Horretarako, La Box-eko Alejandra Camus-en bisita izan genuen.

Hasiera batean, marketinaren inguruko iritzi txarra genuen gehienok; izan ere, gure buruetan beti egon izan da “geroz eta gehiago saldu, hobeto” horrekin lotuta.

Alejandrak azaldu zigun, ordea, helburuak hobetzeko erreminta multzoa dela. Egia da errentagarritasuna bilatzera bideratuta dagoela; kontua da, errentagarritasunak ez duela –beti, behintzat– gehiago saltzea esan nahi edo irabaziak handitzea esan nahi. Esaterako, errentagarritasuna izan daiteke kontsumo eredu jasangarri batera jendea hurbiltzea, eta hau lortzeko marketina tresna baliagarria dela ikusi genuen.

Marketin soziala eta arduratsua egiteko klabe batzuk eman zizkigun. Gauza sinple batzuk aintzat hartuta aurrerapausoak eman daitezke; hauetako batzuk lirateke ondorengoak: hizkuntza ez sexista erabiltzea, mezuak sozialki arduratsuak izatea eta positiboan ematea, estereotipoak ez erabiltzea, material berrerabiliak erabiltzea edo lehiatu beharrean kolaborazioa bilatzea.

Marketin plan bat egiterako orduan, barne analisia eta kanpo analisia bereizi behar direla esan zigun. Barne analisian, AMIA bat egitea proposatu zuen; hau da, Ahultasunak, Mehatxuak, Indar-guneak eta Aukerak identifikatzea. Kanpo analisian, berriz, momentuko testuinguru politiko-legala, ekonomikoa, soziokulturala eta teknologikoa aztertu behar dira (hau PEST gisa ezagutua da).

Gainera, marketin plan baten ardatzeko bat merkatuko publikoa segmentatzean datza. Honekin gure “publiko objetiboa” zein den identifikatuko dugu, alegia, nori zuzenduko garen. Adibidez, umeendako produktuak saltzen dituen enpresa baten “publiko objetiboa” gurasoak dira, ez umeak.

REAS EUSKADI

Gaurkoan REAS Euskaditik etorri zaizkigu Zaloa Perez eta Carlos Ascunze Ekonomia Sozial eta Solidarioari (ESS) buruz hitz egitera, baita ekonomia feministari buruz ere, eta honek ESSri egiten dion kritika azaltzera.

Beraiek Ekonomia Sozial eta Solidarioa praktika eta ikuspegi gisa definitzen dute, ekonomia pertsonen, komunitatearen eta ingurugiroaren bizi kalitatea hobetzeko bide hartuta. Hala ekonomiaren zentruan pertsona eta kolektiboen bizitza, zain bizitzaren jasangarritasuna izango genituzke. Helburua, praktika hau transformatzailea izatea da, kapitalismoarekin talka egingo duena, pertsonei eta beraien behar, gaitasun eta lanari balio gehiago emango diolako kapitalari baino.

Captura

Ideia hauek benetakoak izan daitezen sei printzipio basikorekin lan egiten dute REAS-en: Parekidetasuna,  Lana,  Jasangarritasuna,  Kooperazioa, Irabazi asmorik gabe eta inguruarekin konpromezua. REAS-en parte diren enpresa, elkarte eta abarrek printzipio hauek errespetatzen dituztela ziurtatzeko auditoria sozialak egiten dituzte.

Aipatu beharra dago REAS ez dela ekonomia sozialaren inguruan lan egiten duen elkarte bakarra, honetaz gain baditugu Social Economy Europe, Cepes, Eges, Ehlabe, Konfekoop… Eta ekonomia sozialaz gain, kapitalismoari aurre egiten dioten beste mugimendu batzuk ere badaude: ekonomia ekologista, ekonomia zirkularra, deshazkundea, ekonomia komunitarioa, demokrazia ekonomikoa, ekonomia kolaboratiboa…

Guk Ekonomia feminista aztertu genuen. Egungo ekonomiak “homo economicus” kontsideratzen du ekonomiako eragile printzipala, zeina gizon zuri eta burgesa den. Emakumea, berriz, besteei dedikatutako pertsona altruistatzat hartzen da, egindako lana behar beste balioztatu gabe. Ekonomia feministaren helburua beraz, emakume zein gizonen errealitatea integratu eta aztertzen dituen, eta beraien beharrei eta interes estrategikoei erantzuna emango dien ekonomia sortzea litzateke. Horretarako pertsonak zentruan jarri nahi ditu, merkatu kapitalista desplazatu, “homo economicus” kontzeptua kritikatuz eta merkatua ongizatea sortzeko bide bakarra ez dela aldarrikatuz transformazio sozialerako.  Amaia Pérez Orozco eta Cristina Carrasco Bengoa ekonomia feministaren inguruan lanean dabiltzen autoreak aipatu ziren batik bat.

Amaitzeko Ekonomia Sozialaren inguruko 5 ideia printzipal aipatu zituzten: ekonomia desinteresatua; C faktorea (coordinación, comunidad, cogestión, comunes…); parte-hartzea, autogestioa eta burujabetza; ekonomia demokratikoa; eta bizitzaren jasangarritasuna.

Captura2

Elikadura burujabetza, iraunkortasuna eta The Blue Economy aren inguruko saioa

Bi izan dira hizlariak gai hauen inguruan jardun dutenak, alde batetik Alazne Intxauspe EHNE Bizkaia sindikatuko kidea eta bestetik Maria Txakartegi Azaro fundazioko partaidea.

Gaiak benetan interesgarriak izan dira, bai lehen hizlariak elikaduraren burujabetzaren inguruan egin digun azalpena. La via Campesina mugimenduak sortutako terminoa da eta gure elikagaiak ekoizteko orduan edozein herrik edota komunitatek izan beharko lukeen askatasuna azpimarratzen du. Gaur egun gure jakiak nondik eta nola ekoiztuak diren askotan ez dakigunean, horrelako hausnarketak gure eguneroko bizitzan janariarekin negozioa eta irabazi erraldoiak burutzeko nola jokatzen duten konturatzeko balio digute.

Agroekologia bezalako terminoek islatzen duten nekazaritzaren kontzepzioan ere sakondu dugu. Nekazaritzak eta bere inguruan sortzen dituen harreman sozialen balorea ere azpimarratu dugu: azokak, elkar trukeak, erlazio parte hartzaileak, auzolanak eta guzti honek gure eguneroko dinamiketan izan dezakeen efektu eraldatzailea.

Bukatzeko elikaduran burujabetza lortzeko zer egin dezakegun galderari erantzunez talde dinamika bat burutu dugu. Nola landu gaia bai eskolan, etxean, kalean, herrian eta gure eguneroko ekintzen bidez gure inguruan.

Bigarren hizlaria, Maria Txakartegi Azaro fundaziotik etorri zaigu. Sarreran Lea Artibaiko eskualdean garapen ekonomikoa dinamizatzen ari diren  erakunde eta baliabideen azalpena egin digu.

The Blue Economy garapen modeloak zer esan nahi duen ere ikusi dugu. Ikuspegi sistemikoa du abiapuntua eta eskualde edota gure inguru hurbilean sortzen eta erabiltzen ditugun errekurtsoei ahal den eta erabilpen jasangarriena ematea du helburu, sortutako hondakinei balio erantsi bat emanez. Rotterzwamen kasua ezagutu dugu, kafe hondarrak aprobetxatuz txanpinoiak ekoiztea lortu dutelarik.

Talde dinamika bat ere burutu dugu gure inguruan samur aurkitu daitezken asunekin edota garagar hondakinekin zein negozio ideia garatu ditzakegun aztertuz. Esperientzia polita gure inguruan eskura ditugun baliabideak erabiliz aktibitate ezberdinak aurrea ateratzeko aukera azalduz.