LAKARI Elikadura eta Kontsumo Jasangarria Lantzen

HAZITEGIA – (2015/06/01)

LAKARI Elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen enpresatik Leire eta Izaskunekin egoteko aukera izan dugu gaurko hazitegian.

Kontsumo-eredu jasangarria, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasungarria sustatuko dituen, eta ekonomia sozial eraldatzailean oinarrituko den merkataritza-heziketa gune bat sortzea du jomuga Lakarik. Denbora luzez proiektuaren gauzatze eta bideragarritasunean lanean jardun duten 4 kideko neska taldea da.

Janari denda + elikagaien trasformaziorako gunea + aholkularitza eskeiniko dute Zarautzen abuztu bukaeran zabalduko duten dendan.

Azken hilabeteetan landutako guztia gauzatzen dihardute, eta duela pare bat aste sortutako kooperatiba berri baten esperientzia ezagutzeko aukera ezin hobea izan da.

Hemen duzue saioaren bukaeran egindako ELKARRIZKETA:

Hazitegia – Ideien garapena

HAZITEGIA – (2015/05/19)

Astearte den Maiatzak 19 honetan, hazitegiarekin jarraitu dugu.
Lehen orduan Beterriko garapen agentziako bi kideen bisita izan dugu, gertutik ezagutzea nahi baitzuten Berrekin Berregin egitasmoa.

Ondoren Lanki-ko langile Arianne Kareagaren azalpenak entzun ditugu Bergaran herri mailan burutzeko dauden erronken inguruan.

Azkenik pasa den astean proposatutako proiektuen ideiak garatzen jarraitu dugu Canvas baten bitartez.
Lan-talde ezberdinetan banatuta proiektu bakoitzak dituen azpi-atal ezberdinak osatzen joan gara, hala nola gure ideiaren misioa, nolako eragin soziala izan ahal duen, ingurumenean eragina, nondik lortu finantzazioa…

Tokiko garapena (+Elkarrizketa): Joseba Garmendia

MARKO TEORIKOA – (2015/05/18)

Gaurkoan Joseba Garmendia EHU-ko irakaslearen bisita izan dugu, tokiko garapenaz eta Sakantzen egitasmoaren inguruan aritu da.

Euren blogean adierazten duten bezala, bailaratik bailararako jarduera eta entrepresa berriak sortzeko asmoarekin elkarlanean jarduteko saiakera gorpuztu nahi duten talde bat dira. Nafarroako Sakana eskualdean abiarazitako proiektua da, bertan tokiko garapena sustatzeko asmoz.

1960 eta 1970 hamarkadak geroztik garapen erregional eta tokikoa geroz eta garrantzitsuagoa bilakatu dela adierazi digu.

Garapenaren esparruaren barruan , bi estrategi mota daudela azaldu digu:

-Goitik-beherakoa (Top-Down):

  • Garapen ekonomikorako azpiegiturak lortu.
  • Atzerriko inbertsio zuzena zein industria erakartzea.

-Behetik-gorakoa (Bottom-up):

  • Parte-hartze eta elkarrizketa soziala behar dute.
  • Lurraldean oinarrituta daude.
  • Tokiko baliabide eta lehiarako abantailen mobilizazioa eragiten dute.
  • Lokalki sortuak eta zuzenduak dira.

Hemen Hamaika telebistan eginiko beste elkarrizketa bat.

Asteazkenean hitzaldi irekia: kontsumo alternatibak izango ditugu hizpide aditu katalanekin

Berrekin Berregin hitzaldi zikloaren baitan, kontsumo alternatibak aztertuko ditugu aste honetan.

Economía social y Solidaria; abrir la caja negra para rehumanizar la economía izenburupean, Rubén Surinach, XES ekonomia solidarioko sareko kidea, eta Álvaro Porro, EstArt-eko koordinatzailea, izango dira gurean.

Goizean zehar, Berrekin Berregin egitasmoko ikasleekin izango ditugu bi adituak. Arratsaldean, berriz, herritar denei luzatutako hitzaldia eskeiniko dute.

Maiatzak 13, Asteazkena

Hitzordua: Maiatzak 13, asteazkena (18:00etan) Errekalde Jauregian ( 2. pisua).

Antolatzaileak: Bergarako Udala, Laboratorium Bergara eta Berrekin Berregin egitasmoa.

Ekintzailetasun ideien garapena (+Elkarrizketa): Iratxe Atxa

ERREMINTAK – (2015/05/11)

Astelehenean Iratxe Atxaren (Saiolan) eskutik ekintzailetasun sozialerako erabilgarriak ditugun bi herramienta garrantzitsu ezagutu genituen.

Alde batetik, bideragarritasun plan bat zer den eta zertarako balio duen ikusi genuen. Proiektu bat ekonomikoki bideragarria izatetik haratago, ideiak orden batekin ordenatzeko eta proiektuaren gako nagusietan murgiltzeko balio dezakeela ikasi genuen.

Beste alde batetik, “Canvas Soziala” praktikan jarri genuen. Soilik arlo ekonomikoa kontuan hartzen duen ohiko Canvasa baino sakonagoa den herramienta honek, gure proiektuak ama lurrean, jendartean, inguruko komunitatean edota gugan izan ditzakeen eragin positibo eta negatiboak neurtzea ahalbideratu zigun.

ELKARRIZKETA:

Talaios kooperatiba: Beñat Irasuegi

HAZITEGIA – (2015/05/06)

Ostegunean ideien hazitegia eduki genuen Beñat Irasuegiren eskutik(@birasuegi). Beñat Irasuegirekin OlatuKoop sarearen barnean kokatzen den Talaios kooperatibaren kide da.

talaios

Talaios, teknologia berrien bitartez gizarte eraldaketa bilatzen duen BakalHau komunitatetik sorturiko kooperatiba bat da eta teknologia libreetan oinarritutako tresnen garapena eta prestakuntza eskaintzen ditu.
Beñatek, ideia bat izanik, prototipatutik sorkuntza ekonomikora dauden pausoak azaldu dizkigu .

 

 

Olatukoop: Beñat Irasuegi

HAZITEGIA – (2015/05/06)

Olatukoop Olatukoop proiektua aurkeztu zuen bertako kide Beñat Irasuregik lehenengo hazitegi saioan.

Ekonomia sozial eraldatzailea ardatz harturik, Euskal Herriaren baitan kolpe kooperatiboa emateko sortu zen Olatukoop 2014an. Pertsonen beharren arabera egituratutako ekonomian sinesten duen interkooperatibismo sare irekia da.

Jabetza, egitura ekonomiko, ekoizpen banaketa edota ekintzailetasun eredu hegemonikoak kolokan jarri eta bestelako eredu baten aldeko apustua egiten dute. Olatukoop-eko kide dira, besteak beste: Talaios, Sorginetxe, Totem, Koop57, KIS, Sakantzen Sarea edota Katakrak.